Talka: feministische selbsverwaltete Raum von Gasteiz wird zweite Mal repressiv aufgeräumt

#info


Bigarrenez Gasteizko Talka hustu du Ertzaintzak bi lagun atxilotuz, 21:00etan elkarretaratzea deitu dute

  • Ertzaintzak Gasteizko Talka gune autgestionatu feminista hustu du ostiral goizean eta barruan zeuden bi ekintzaile atxilotu ditu. Bizilagunek jakinarazi dute inguruko atarietan sartu direla ertzaintzak, irudiak grabatu dituztenak identifikatzen saiatzkeo. Talkak ARGIAra bidalitako oharrean elkarretaratzea deitu du 21:00etan Plaza Berrian, segurtasun neurriak zainduz. Maiatzaren 8an desalojatu zuten lehenengoz Gasteizko Alde Zaharreko Talka espazio feminista. Ertzaintzak bi atxilotu eta jende ugari identifikatu zituen. Talkak salatu zuen Ertzaintza "legez kanpo" sartu zela espazioan, ez baitzuen agindu judizialik. Lokala udalarena zen baina Adolfo Dominguez enpresak erosi zuen 2006-2007 artean, 79.000 euroren truke. Desalojoaren aurretik enpresa horretako langileak kideei sarrera galarazten saiatu ziren, baina hori egitea "legez kontrakoa" zela adierazi zietenean joan egin ziren.

Lehenengo desalojotik astebetera, maiatzaren 15ean, izan da bigarren dealojo saiakera. Talkak hara joateko dei egin die herritarrei, elkartasuna adierazteko. Ertzaintza Talka gunera sartu eta barruan zeuden bi ekintzaileak atera eta atxilotu ditu. Usurpazio delitua egotziko dietela adierazi dute. Talka inguruetako bizilagunek salatu dute gertatutakoaren irudiak grabatu dituztenak identifikatu dituztela, baita, bigarren honetan ere agindu judizialik gabe sartu direla ere.

Bi ekintzaile zeuden espazio barruan: "Gu barruan gaude beraz ezin dute tapiatu. Bigarren saiakera ilegala da, gaur ere orden judizilik gabe etorri dira", adierazi dute Twitter bidez. Ateko kateak moztu eta ekintzaile horien erretenitu dituzte. Herritarrei dei egin diete Hedegile kalera joateko "paseatzera". Ertzaintzaj kalean jendea identifikatu duela ere salatu dute.

Ertzaintzak Talka barruan sartu eta bi ekintzaileak atxilotu ditu. Ertzain batek esandakoaren arabera, usurpazio delitua egotziko diete ekintzaileei. Bizilagunek salatu dute irudiak grabatu dituztenak identifikatu dituela Ertzaintzak.

Talkaren erantzuna: 21:00etan elkarretaratzea

Kontakt

Radio LoRa 97.5MHz | Militärstrasse 85a, 8004 Zürich | 044 567 24 00 | www.lora.ch | IBAN CH91 0900 0000 8001 4403 9